Irailaren 15ean berriz ere itzuliko da Gasteizera Araba Robotics Videogames Meeting, Artium museoan ospatuko den teknologia ekitaldia. Bertan aurkeztuko ditugu Hezkuntza Robotika, Bideojoko eta STEAM alorreko berrikuntza guztiak, eta bertatik bertara ezagutu ahal izango duzue hezkuntza, teknologia eta kreatibitatea bateratzen dituen projektua. Zirkuito Teknologiko ezberdinak ezagutu ahal izango dituzue, 4tik 17 urtera bitarteko gaztetxoei zuzendutako hamaika ekintzarekin. Urtero bezala, doako ekitaldia da.
Aurreko sei ediziotan jaso genuen harrera ona ikusita, aurten ere zazpigarren urtez ospatuko dugu Gasteizen Araba Robotics Videogames Meeting: adin txikikoentzako teknologia dibertigarria doan. Gure helburua da zientzia eta teknologia bokazioa sustatzea lau urtetik gorako neska-mutilengan, neskei arreta berezia jarrita gainera. Ekintza askotan parte hartu ahal izango dute: Robotika Tailerrak, LEDak, Droneak, Lego edo Minecraft tartean..
Irailak 15, larunbata
Non?
Artium Arte Garaikidearen Museoan (Frantzia Kalea, 24 — Vitoria-Gasteiz) .
Ordutegiak:
Izena emateko lau tarte dituzue eskura: 12:00, 13:20, 16:00 edo 17:20. Ordutegi horietan aukeratutako tailer teknologikoa egin ahal izango dute eta gainera Show Zone-ra ere sartu ahal izango dira ondo pasa, ikasi eta batez ere teknologia berriekin aritzeko.
Familia guztiari zuzendutako ekitaldia da. Bertan, neska-mutilek (12 urtera arte haien tutoreak lagunduta) teknologiek ematen dituzten hezkuntza aukera ikaragarriak ezagutuko dituzte bertatik bertara eta ondo pasatzearekin batera asko ikasiko dute. Haien lehenbiziko programak sortu ahal izango dituzte bideojokoak sortzeko, baita robot pertsonalizatuen misioak programatu ere.
Sarrera doakoada, baina zerbitzu onena eskaini ahal izateko beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea. TAILER BAKARREAN EMAN AHAL IZANGO DA IZENA.
Nori dago zuzendua?
4 eta 17 urte arteko beska-mutikoek parte hartu ahal izango dute tailerretan.
*Hori bai, 12 urte baino gazteago direnek heldu baten laguntza beharko dute.
Izen-emateak adin txikikoentzako dira soilik (beraiekin datozen helduek ez dute izena eman beharrik).
Egitaraua:
Ekitaldian hiru zonalde aurkituko dituzue: Tailerren Zonaldea (1 eta 2 gelak), TXOKO-Demos esparrua eta TXOKO-Minecraft esparrua.
Edukiera kontuengatik, tailer bakarrean eman daiteke izena.
TAILER TEKNOLOGIKOAK:
10 edo + urte
Minecraft Tailerra(Aula 1)
Minecrafti esker programatzen ikasiko duzu.
9 edo + urte
Girls & Tech Tallierak (Aula 2)
LEDak, argiak eta mugimendua programatu
TXOKO TEKNOLOGIKOAK
4- 17 urte
TXOKO Demos
8-12 urte
Txoko Minecraft
Ez galdu gure teknologia tailerretan izena eman!