Robotikaren Aste Europarraren barruan, Bilbao Bizkaia Robotics European Week 2018 (#BBREW18) ekimen teknologikoa Bilboko Azkuna Zentrora iritsiko da azaroaren 17 eta 24an.
EURobotics Europako Robotika Elkarteak bultzatutako ekimena 2011 urtetik ospatzen da. Teknologia gizarteratu eta bere garrantziaz ohartaraztea du helburu.
Camp Tecnológico bertan izango da, eta DOAKO aktibitateak eskainiko ditu Bilbon azaroaren 17 eta 24an.
STEM arloek geroz eta garrantzia handiagoa dute ezagutzaren gizartean, eta etorkizunean ikerlari eta zientzilari gehiago beharko ditugu. Horregatik, Camp Tecnologicok gazteenak inspiratu nahi ditu. #BBREW18 ekimena bi jardunalditan ospatuko da, haur eta nerabeek robotak ezagutu eta haiekin esperimentuak egin ditzaten, 4.0 Industria edo 3D inprimaketa erabiliz, besteak beste.
EGITARAUA
Azaroak 17 eta 24 (larunbatak)
Non ospatuko da?
Bilboko Azkuna Zentroa / Alhondiga ( Arrikibar Plaza, 4).
Ordutegiak
Goiz eta arratsaldez izango dira ordu eta 20 minutuko tailerrak. Bertan, partehartzaileek robot ezberdinen erabilera eta programazioa ikasiko dute.
Familia guztiarentzakoekitaldia da, eta gazteenek (12 urtera artekoek haien tutoreen laguntzaz) teknologia berrien aukerak ezagutuko dituzte, ikasi bitartean ondo pasatzea da gakoa.
Sarrera DOAKOAda, baina beharrezkoa da aurrez izena ematea, plaza kopurua mugatua baitago eta eskaera handia espero baitugu.
Nori dago zuzendua
4 eta 17 urte bitarteko neska-mutil guztientzako. *12 urtetik beherakoek pertsona heldu batekin egon beharko dute tailerrak iraun bitartean.
Inportantea: Izen-ematea parte hartuko duten gazteentzako egin beharko da (laguntzera datozen helduek ez dute izena eman beharrik).
Edukiera kontuengatik, tailer bakarrean eman daiteke izena.
TAILER TEKNOLOGIKOAK
4-6 urte
Magcoding Tailera
7-9 urte
Mabot Tailerra
9-12 urte
Mabot Tailerra
12 edo + urte
Dobot Tailerra
Ez galdu gure teknologia tailerretan izena eman!