“Bilbao Bizkaia STEAM 2018” ekitaldia Bilboko Azkuna Zentrora heltzen da irailaren 29an.
Bilbao Bizkaia STEAM 2018 jardunaldian gazteenek teknologia berriekin jolastu eta ikasi ahal izango dute. Azken belaunaldiko robotekin arituko dira, bideojoko berriak sortu ahal izango dituzte, errealitate birtualean murgildu edo 4.0 Industriak ematen dituen aukerak ezagutu, robotekin eta 3D inprimagailuekin, besteak beste.
STEAM mundu mailako ekimena da, eta Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Artea eta Matematikak haurrei hurbiltzea du helburu, etorkizunean karrera zientifiko eta teknologikoak sustatzeko. Euskadik erreferente izan nahi du arlo horretan, eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak www.steam.euskadi.eus ekimena jarri du martxan. Gure helburuekin bete-betean dator ekimen berri hori, eta ilusioz batu gatzaizkio.
Camp Tecnológico 2011 urtean sortu zenetik estrategia horretan aritu da lanean, jakinik egun ikastetxeetan dauden gaztetxoek abilezia eta ezagutza berriak behar dituztela haien etorkizun profesionala eraikitze aldera. Horregatik, Camp Tecnológico lankidetzan ari da Innobasque edo TKNIKA bezalako eragileekin.
Horrekin batera, etorkizuneko emakumeei arreta berezia jarri nahi diegu, nesken STEAM hezkuntza bultzatzeko #Girls&Tech ekimenaz.
Irailak 29, larunbata
Non?
Azkuna Zentroa
.
Ordutegiak:
Familia guztiari zuzendutako ekitaldia da. Bertan, neska-mutilek (12 urtera arte haien tutoreak lagunduta) teknologiek ematen dituzten hezkuntza aukera ikaragarriak ezagutuko dituzte bertatik bertara eta ondo pasatzearekin batera asko ikasiko dute. Haien lehenbiziko programak sortu ahal izango dituzte bideojokoak sortzeko, baita robot pertsonalizatuen misioak programatu ere.
Sarrera doakoada, baina zerbitzu onena eskaini ahal izateko beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea. TAILER BAKARREAN EMAN AHAL IZANGO DA IZENA.
Nori dago zuzendua?
4 eta 17 urte arteko beska-mutikoek parte hartu ahal izango dute tailerretan.
*Hori bai, 12 urte baino gazteago direnek heldu baten laguntza beharko dute.
Izen-emateak adin txikikoentzako dira soilik (beraiekin datozen helduek ez dute izena eman beharrik).
Egitaraua:
Ekitaldian hiru zonalde aurkituko dituzue: Tailerren Zonaldea (1 eta 2 gelak),
TXOKO-Demos esparrua eta TXOKO-Minecraft esparrua.
Edukiera kontuengatik, tailer bakarrean eman daiteke izena.
TAILER TEKNOLOGIKOAK
10 edo + urte
Minecraft Tailerra
Minecrafti esker programatzen ikasiko duzu.
9 edo + urte
Girls & Tech Tallierak
\LEDak, argiak eta mugimendua programatu
10 edo +urte
Girls & Tech Taillerak
Zure guitarra elektrikoa eraiki Tokymakerekin
10 edo + urte
ROBLOX Taillerak
Zure bideojokoak programatzen ikasi
TXOKOS TEKNOLOGIKOAK
4-6 urte
TXOKO Kid
7 edo + urte
TXOKO abentura
8-12 urte
Txoko Minecraft
Ez galdu gure teknologia tailerretan izena eman!