Donostia Robotics & Videogames Meeting 2019 bertan dugu. Ekaniaren 7an ospatuko dugun ekitaldi horretan gaztetxoek haien gurasoekin batera teknologiaz gozatu ahal izango dute gure DOAKO tailerretan. Easo Politeknikoan gertatuko da guztia, eta bertan robotika, bideojokoak eta teknologia berrien ikuspegi berri bat jaso ahal izango dute hurbiltzen diren guztiek. Ekitaldi hau babesten Spri, Easo Politeknikoa eta Heziplus daude.
Gazteenek, gurasoekin batera, puntako teknologiak erabili ahal izango dituzte robotika tailerra, droneen erabilera ikastaroak, Lego, 3D inprimagailuak, Minecraft edo Unity Errealitate Birtuala.
Hezkuntza-teknologikoko berrikuntzak ere aurkeztuko ditugu Donostia Robotics & Videogames Meeting jardunaldian, eta bertan 2019ko Udalekuak protagonista izango dira. Izan ere, Camp Tecnologicok tailerrak eta kanpalekuak eskaintzen baititu teknologia ardatz hartuta. Udaleku itxiak Bilbao-Sopelanan Surfarekin eta LESen ingelera eta abentura kirolekin alde batetik eta hiri udalekuak bestetik. Ekainetik irailera, 4 urtetik 17ra arteko neska eta mutilek aukera zabala dute eskura.
Tailerrak, ordutegiak eta izen-ematea
Ekitaldia erabat DOAN da. Adin ezberdinetarako tailerrek egongo dira (bakoitza 40 minutukoa), eta gainera “Show Zone” bat izango da adin guztietarako. Bertan 40 minututan berrikuntza teknologiko guztiak ezagutu ahal izango dituzte.
Baita ere Camp tecnologicok eskaintzen dituen zerbitzu ezberdinak ezagutu ahal izango dituzu, batez ere eskaintzen ditugun udaleku itxiena eta bertako hiri udalekuena.
TAILERRAK
4 eta 17 urte arteko neska eta mutilek parte ahal izango dute. Gainera, Girls & Tech zirkuitoa ere eskura izango da, teknologia munduan emakumeen presentzia areagotzeko helburuaz. Parte hartu ahal izateko izena eman behar da, inskripzio papera bete eta adinaren arabera aukeratutako zirkuitua adieraziz.
4-6 urte
Kids&Tech tailerra
7-9 urte
Tech Junior tailerra
8 o +urte
Girls&Tech tailerra
9-14 urte
Genius tailerra
12 o +años
Explorer tailerra
4-17 urte
Show Zone:
- Moway robota, argia jarraitzen duten robotak.
- Jansen robota. Mugitzen den eskultura bat eta programatu daitekeena
- HTC viverekin errealitate birtuala, espazioan 3 dimentsiotan margotu
- 3D inpresioa, funtzionamendua
- Drone simulagailuak, zirkuitua osotu
- txikienentzako Lego eraikuntza espazioa
ORDUTEGIAK
Ordu eta erdiko 3 denbora tarte ditugu parte hartzeko.
Arratsaldean: 16:00-17:20 / 17:30 – 18:50 /19:00-20:20. Ordutegi tarte horietan adinaren arabera aukeratutako tailerrean parte hartuko duzu eta gainera show zonera joango zara teknologia ezberdinekin esperimentatzera, dibertitzera eta ikastera.
Tailerrak plaza mugatuak dituzte
Zerbitzurik onena eskaini ahal izateko eta plaza kopuru mugatua dela eta, parte hartzaile bakoitza SOILIK TAILER TEKNOLOGIKO BATETARA APUNTATU DAITEKE.
Eman Izan
16:00-17:20 | 17:30-18:50 | 19:00-20:20 |
Taller Kids & Tech | Taller Kids & Tech | Taller Kids & Tech |
Taller Junior | Taller Junior | Taller Junior |
Taller Girls & Tech | Taller Girls & Tech | Taller Girls & Tech |
Taller Genius | Taller Genius | Taller Genius |
Taller Explorer | Taller Explorer | Taller Explorer |
Oharra: GORRIZ agertzen direnak beteta dauden tailerrak dira.
izen ematea
Bi txiki dauzkat. Batek sei egingo ditu laister eta besteak lau urrian biak joan daitezke?
6 urtekoarentzat kid tailerra daukazu, 4 urtekoa oraindik gazteegia da tailerra burutzeko, baina bertara joan daikete zuekin batera eta show gunean egon. eskerrik asko.