|   Inicio    |     Tienda    |      Blog   |        |       686 510 900    |        Bolsa de trabajo    |   

Talleres para Halloween


Halloween ospatzeko, 8 urtetik gorako neska-mutilek beldurra gai nagusitzat duten tailer berezietan parte ahal izango dute Bilbon. Bi eguneko ekitaldia izango da, urriaren 26 eta 27an, eta ondo pasatzeaz gain teknologian trebatzea dute helburu. Urriaren 26an (ostirala) arratsaldez izango dira ordu eta erdiko tailerrak, eta urriaren 27an (larunbata), berriz, goiz eta arratsaldez.


Non?

Azkuna Zentroa (Alhóndiga – Plaza de Arriquíbar, 4 48010 Bilbao, Bizkaia)


“Kalabaza elektronikoa” tailerra Micro:Bit-ekin

Micro:bit plaka erabiliz, kalabaza elektroniko bat eraiki eta programatzen ikasiko duzu. Soinu eta argi efektuen bitartez, Halloween kalabaza ikusgarriena sortuko duzu.

  • Adina: + 8 urte
  • Ordutegia:
    Urriak 26, ostirala 18:00-19:30
    Urriak 27, larumbata: 12:00-13:30 eta 16:30-18:00
  • Prezioa 15€

Eman izena

“Tynker Beldurra” tailerra

Halloween gauean girotutako bideojokoa programatzen ikasiko dugu, zure pertsonaia propioak erabiliz: mamuak, eskeletoak, kalabaza beldurgarriak…

  • Urte: + 9 urte
  • Ordutegia:
    Urriak 26, ostirala: 18:00 – 19:30
    Urriak 27, larumbata 12:00-13:30 eta 16:30-18:00
  • Prezioa: 15€

Izena eman